Ni ere
Ni ere bertan jaio naiz,
ahul jaio naiz, auskor jaio naiz.
Ni ere bertan bizi naiz,
kontraesanen oasian,
zalantzen basamortuan.
Ni ere behin ta berriz gaixotuko naiz,
ta sukarrari esker arima izoztuko zait.
Ni ere hola hilko naiz, nahikoa zikina,
baina ala ere pozik
Ni ere izkutatzen naiz
gorroto dudana maite dudanean.
Ni ere izkutatzen naiz
maite eta nahi dudana gorrotatzen dudanean.
Ni ere jaio ta hilko naiz
nire kontraesanekin.

Bizi Gera
Txikiak Bagaituk
Elkartuko gaituk
Guztion hortzekin
Autziki egiteko
Piraina deitu nauk
tiburoi zikina
Hik aho handia duk
baina nik jateko zaia nauk

Bizi Gera
Marrazoen artean

Eraikiko dituk gatzik gabeko irlak
ta gu bertan sartu
isolamenduan
Burmuin gutxi gaituk
Haundi baten kontra
Irudimena duk
gure ekintzik zuzenena!

Bizi Gera
Marrazoen artean

Bizi Gera, Biziko Gera.

Kea
Ispiluak hausten ditugu
gure aurpegia erakusteko
zerua desestali dugu
zaindarietaz barre egiteko

su ematen gaituzue
ta kixkali beharrean
kea gera bihurtu
begiak zirikatuz
arnasa meatxatuz
eztula eraginez

beti haurkituko gaituzue
KEA!KEA!KEA!KEA!
paradisuko sinboloen kontra
KEA!KEA!KEA!KEA!
hauek sortutako itzalak
KEA!KEA!KEA!KEA!
argitzeko beti prest
KEA!KEA!KEA!KEA!

su ematen gaituzue
ta kixkali beharrean
kea gera bihurtu
begiak zirikatuz
arnasa meatxatuz
eztulka itotzeko

erretzen banazu
ez duzu arnastuko.

Biluztu
Kateaturik gaude desiozko katearen bitartez,
Bakoitza bere aldetik autismoak gaitu behartzen.
Ezinezko lekutan elkar bilatzen gaude beti.
Topo egiterakoan ixiltasunak gaitu kontsumitzen....
OH EZ! , hesi bat jantzi dugu biluztu beharrean
Maitia, penitentzi bezala bakarrik gozatzera.

Marketing
Ase diren sabelak
gosetzeko teknika
sentzumenak bortxatu
etekinak laztanduz
zarata honen aurrean
ez da inor gortzen
zarata honen aurrean
denak gaude entzuteko prest

Multzotan banaturik gaude
gure txandaren zain
produktu berriak dagozkigu
guri ere bai

Gaur ezinbestekoa da
atzo behar ez genuena
ta bihar ezinbestekoa
gaur behar ez duguna
beharrak guk sortu ordez
sortarazten dituzte
demandaren diktadura
inposatuz

Güello Gorria
Puyo desorau ta la luna atra bez
y os mios güellos solo pueden beyer:
Un muro, dos mundos
Puyo amonico ta la luna atra bez
miro la tierra y no mas puedo beyer:
un muro dos mundos
Puyo sangrando ta la luna atra bez
y os mios güellos solo pueden beyer:

un muro dos mundos
murru bat, bi mundu

Begi gorria Iratzarririk noa ilargira berriro
eta ene begiek bakarrik ikus dezakete:
murru bat, bi mundu
Astiro noa ilargira berriro
lurrera so egin eta bakarrik ikus dezaket: murru bat, bi mundu
Odoletan noa ilargira berriro
eta ene begiek bakarrik ikus dezakete:
murru bat, bi mundu.

Ezin Gelditu
Hondartzatik ibiltzeko
Ez ditut oinetan hilkutxak ipintzen
Itxasoan igeri egiteko
Ez dut inongo arroparik jantzi beharrik
Ta ni norbait izateko
ez dut jantzi beharrik uniformerik
ta gizakian xinisteko
ez dut sekulan jainkoetan
sinistu beharrik

ta ezin naiz gelditu
ez diot ezerri itxaron nahi
dena ikusi nahi dut,
dena idatzi eta dastatu
kanpoan den guzia
lapurtuko nuke zuretzat
ta ezin naiz gelditu

entzun zazue aita ta ama oro
gure pozoina oso indartsua da
zuen dirua baino indartsuago
zuen dirua baino askoz gehiago
lumak ditugu eskuetan,
"bihotzean mundu berri bat"
herensugea dago,
nirekin dantzan

Bidaiatzen
Kableek atxilotu naute
bahiturik nago bidaiatzen
ihes egiteko giltzak
giltzapetu nauen arren.
begiekin egan egin dezaket
ta hatzekin mugak ezabatu
baina ez dakit izango naizen gai
bidai honetan aske izaten
Sareak beti ehiztari
ta bertan erori naiteke
armiarma digitala
gizaki xaguaz da elikatzen
itsaso binarioan
latigoa sentitu det
nabigatzeko arraun egiten
esklabu bihurtu naiz nahi gabe
bi dimentsiotan bidaiatzen
armiarmaren esklabu jakin gabe
bi dimentsiotan bidaiatzen
burua galdu det
hor barrena bidaiatzen
esklabu naiz jakin gabe
utzi al diot gizaki izateari....
bidaiatzen?

Uhin Banpiroak
Etxe guztitan sartzen zarete,
Gauez ta egunez sartzen zarete,
Ate ta lehioak zeharkatuz,
Zuen biktimak ez dira izkutatzen.

Zuen itxurak ez du beldurtzen
Zuen hortzkadak ez du minik egiten
Zuen inperioa etengabe hazten
Giza burmuinak xurgatzen dituzue!

Uhinak bampiroak dira
ta gu haiek edandako odola

Uhinak inguratzeko
Uhinak Baldintzatzeko
Uhinak eraldatzeko
Uhinak Klonak egiteko

Infierno
No me vengas hablando más del amor,
durmiendo sola yo me encuentro mejor
"soy demasiado joven para morir
demasiado viejo para el rock&roll"

Libre. Libre en la habitación
mi sangre tiene otro sabor.

Infernua Ez iezaidazu gehiago amodioaz hitz egin,
nahiago dut bakarrik lo egitea,
"zaharregia naiz rock&rollarako,
gazteegia naiz hiltzeko"

Aske. Gelan Aske, nire odolak beste zapore bat dauka

Egunsentian
Udazkeneko lehen ostoak
emeki erortzen dira
hotzarantz bidean
alfonbra lehor bat bailitzan
urrun da iragana
ta urrun da geroa
beti iragana izango den
urrun da geroa
zure oroimena urrun,
baserria inguratzen duen
goizeko lanbroa,
gandua bezala
zure irria zure ilea urrun
nireetan beti hiltzatuak
eramango ditudan
begiak bezala
urrun maitasuna
ta hurbil samina
egunsentian
urrun maitasuna
ta hurbil daukat samina
egunsentian

Egunsenti eder, euritsu ta hotza
Egunsenti eder, izoztu ta hezea
Gaur ere nahi nuke,
zure ondoan esnatu
egunsentian
Faltan botzen zaitut,
faltan botzen zaituztet
zuri ta nire egunsentia

o