Udaberri azidoa
Furgoneta hodei bat da
zeru urdina zeharkatzen,
maskorrezko itsasoa
lumazko infernua.
Izarak flotean dabiltza
udaberri azidoaren gainetik
eguzkia teilatuetan
barrena dabil
eta mingaina beroak
zure gorputzaren sakana gurutzatzen,
zure gorputzaren Bardea gurutzatzen.
atzoko garaiak
ziren azidoagoak
baino gaurkoak berriz
mingotsagoak
atzo...atzo...atzo...
udaberri azidoa!
udaberri azidoa!!.

Oihu
Odolostea debekatua
zauria irekita egon arren
erretzen ari dira zubiak
eta mingainak daude irakiten
Garrasika gaude
bozarik gabe utzi nahi arren
dei-adarra joz aldarrikatzen
bozarik gabe utzi nahi arren
Amildegiaren ertzetik
isiltasunari oihu
bestela ondoratuko gara
itsaso isilean
Garrasika gaude
bozarik gabe utzi nahi arren
dei-adarra joz aldarrikatzen
bozarik gabe utzi nahi arren
Hilik baikaude
bizirik gaudela
ez badegu oihukatzen
Haizea ehortzita dagoen basoan
urkatu dezagun isiltasuna
hurakanen ahotsak dena erraustuko du
beldurtu eta etsitzen gaituena uxatuz
zapuztu eta isiltzen gaituena ezabatzen.

Luze eta iluna
Bakarrik etxerakoan
nire buruan euria
bihotzean putzuak
izar zirkuloak eskuetan
faroaren argiak
gaua zulatzen du
itzal mutu bi ditut
niri galdezka etengabean:
Noiz izan ahalko naiz ni?
Noiz gu gura duguna?
Zenbat igande odoltsu?
Zenbat egunsenti zu gabe?
Noiz biziko naiz lasai?
Noiz bakea ezagutuko?
Noiz amaituko da tunel ilun eta luzea?
Luze eta iluna
tunelaren zein aldetan zaude?
Tunelaren zein aldetan gaude?

Fereka
Nire azala muga bat
zeharkatu ezina
sua eta burnia
kontra jarri arren
Nire duintasuna
putzuaren hondora
botatzeko beharra
gezurraren alde
Zorabio iluna
egun bat eta beste bat
ni nor naizen ere
guztiz ahaztu arte
Piztiaren fereka
dastatu nuenean
guztiz murgildu nintzen
minaren bainu-ontzian
Buduaren panpina
hezur eta haragizkoa
beldur sorginkeria
ongi zabaltzeko
Etsaiaren laguna
bihurtu bitartean
argudiorik gabe
dena azaltzea
Argia itzaltzean ez dago besterik
hildakoek ez dute ipuinik kontatzen
hildakoek ez baitute ipuinik
.

Ehiza
Pistola buruan dugula
jaio eta bizitzen gara
jaiotzeko mehatxua
bizitzeko arriskua
errebolberrarekin buruan jaioa
gizakien ehiztariei
gogoratu behar zaie
ehiztarien ehiztariak
izkutatzen dituela baso sakonak.
ehiztarien ehiztariak
sakon izkutatzen dituela basoak.
Ehiztarien begi puntuan gaudela
adierazteko mehatxua
pentsatzeko arriskua
ehiztarien ehiztariak
sakon izkutatzen dituela basoak
"ez gara garenan bihurtzen baizik eta ukapena intimoa eta radikalaren bitartez gutaz egin dutenan"
piztiak tirokatzen duen ehiztariaren begiak ditu

Bi aurpegi
olgetan zaude?
ala zoriontsua zara?
lo egiteko gogoz?
ala logale?
ispilu batean
bi haurpegi
ihesbiderik gabe?
hilik ala bizirik naiz?
leku zihur baten bila ala askatasunaren bila zaude?
jateko gogoz?
edogoseak soilik?
gogoratu ala amesten duzu?
ispilu batean bi herensuge
ihesbiderik gabe
hilik ala bizirik naiz?
leku zihur baten bila ala askatasunaren bila zaude?
"ibilean dabilena okertzen bait da soilik"


Izua eta desira
bada laku izoztu handi bat
ene desira eta errealitatearen artean
bada gatzaga handi bat
ene desira eta errealitatearen artean

Nire ametsak esnatzen ez badira
lili idor sorta baten antzera amaituko dute
nire ametsak ez badira lokartzen
ez dute sekula eguzki izpirik ikusiko.

ene desira eta errealitatearen artean
nire ametsak bizi dira
inoren lurran
ni noiz amestuko
noiz jasoko zain,
umezurtz

errealitatearen ametsaren
eta desiraren zeruaren artean
nire ametsen ibaia dago
nik noiz edango bertatik
edo bertan noiz itoko zain.

Antigona
legea hautsi
arauak hautsi
jarraitu bihotzari
beldurrak beldur
usteak ustel
bihotzaz fido izan
zeruari listua bota
patua okertu zazu
jokatu modu polemikoan
izanaren dardar argiaez begiratu atzera
kabroia izorratzearen
plazerra sentitu erraietan
otsoen lupatzaren erdian den
ehiztari bakarti eta lotsatia zara
munstroa akatzea bait duzu xedea.
senagatik urrutiratu
eromenari hurbildu
itxi begiak
burua astindu
dantzatu izotza urtu arte
ez begiratu atzera
kabroia izorratzearen
plazerra sentitu erraietan
otsoen lupatzaren erdian den
ehiztari bakarti eta lotsatia zara
munstroa akatzea bait duzu xedea.
Bizi antigona!

Nik ez
Espaloian
eraildako hiltzaile bat hilotza.
ihesean
hiltzailea ihes, heriotzara ihes
"bizirauteko hiltzea oihaneko legea da
begi herrian itsu bakarra errege bada"
Homosexual bat, bi iraultzaile, martxoak hiru
gugan dauzkagun heriotza zigorrak nork kentzen ditu?
Nik ez, nik ez, nik ez
Emakume labankatu bat bere bihotzari ihes
maitasunaren mendekuaren ohekideen maitaleisladaren ispilua heriotzaren biziraupena
Zein da isladaren islada? zein, hiltzaileen hiltzaile?
Etorkin baten bi seme alaba martxoak hiru
kanpoko eta bertako zeinek egiten gaitu?
gure amets bahituak...irrifar torturatuak...gure izate salduak...
hiltzen gaituzte hil gabe
Nik ez, nik ez, nik ez
Denak hil nahi gaituzte

Akerbeltz
Sorginen ehiza
suteak dena erretzen
pentsamendu, ideia
eta liburuak sutan
sasi guztien gainetik
hodei guzien azpitik
txakurrak itzultzen dira
betiko lepoko berakin
salbuespen egoerak
negua du betikotzen
hodei guzien azpitik
sasi guztien gainetik
sasi guztien gainetik
hodei guzien azpitik
zuek ere zuloan
zarete zorabiatuko
zuek ere akerbeltz duzue muxukatuko
zuek ere uzkian akerbeltz duzue muxukatuko.

Badakigu
Badakigu daukaguna, badakigu
badakigu daukaguna ez dugula nahi
badakigu berandu dela berandu
argi dugu ez dugula
gehiago itxaron nahi
Badakigu gu garela gure esklabu
eta horrela ez garela izango gai
daukaguna iraganera bihurtzeko
genuena geneukala ospatzeko
Gehiegi itxaron dugu
galtzaileen ilaratan,
garaia da
iragana ilunari barre egiteko

o