|
|
1.
PIZTU DA PIZTIA!
Piztia hirira iritsi da
haren atzean dena erraustuta
hiritarrak ikarak jota daude
jendea korrika, ihesi doa.
Giza belarriek inoiz entzundako
Orro gorgarri eta latzena,
giza begiek inoiz ikusitako
piztiarik kontrolaezinena.
PIZTU DA PIZTIA!
Piztia hirira iritsi da
etxe-orratzak infernura bidaliz,
gomadun ilezko exekutiboak
haren haginen artean murtxikatuz.
Polizi auto zapalduak
tanke eta F-18 antzuak,
alerta gorria komunikabideetan:
argiak, kamerak eta sua!
PIZTU DA PIZTIA!
Hor dator zuen bakea!
PIZTU DA PIZTIA!
Hor dator zuen sorkuntza.
PIZTU DA PIZTIA!
Har ezazue zuen sendagaia.
PIZTU DA PIZTIA!
Goseak kolpeak itzultzen dituelako
PIZTU DA PIZTIA!
zapalkuntzak kolpeak itzultzen dituelako
PIZTU DA PIZTIA!
balek gehiago koleratzea lortzen dute bakarrik
PIZTU DA PIZTIA!
ezerk ezin du eroturiko piztia gelditu.
PIZTU DA PIZTIA!
Zuek eragindako gorrotoa mila aldiz biderkatuko da.
Zuek eragindako gorrotoa piztietan bilakatuko da.
2. GIZON SIKODELIKOA
Gizon sikodelikoa
dantzalekua utzi eta
badoa erritmo berri baten bila.
Gizon sikodelikoa
hirimortutik barrena
oasi berri baten bila.
Ilargia mila ispiluz
jositako bola bat da,
suzko bola miresgarria.
Bonzo bat gozatzen dago
zirkulu baten erdian,
meteoritoen aro berria
guztientzako.
Ez dezagun galdu
sekula bizigogoa
erritmoa bilatuz.
Kalea pistaleku
eta bizitza dugu
zorigabeko dantza.
Gizon sikodelikoa
engranajera jaurti eta
makina gerarazi du.
Ontzi guztiak erre ondoren
lasaiki etzan da
hondartzako are bero gainean.
Eta hasi du euria,
gerezi gorrien euria
atzekoz aurrerako zeruan.
Gizon sikodelikoa
sorgindutako kobra da,
nahikoa pozoi dauka
guztientzako.
dantzatu dezakezu?
dantzatu eta apurtu...
hasi dantzatzen...
GOGOR HERIO DANTZAREKIN
GOGOR SIKODELIAREKIN
GOGOR ERRITMOAREKIN
DANTZALEKUA APURTU ARTE
GOGOR
GOGOR
GOGOR ASTINDU GOGOZ
DANTZALEKUA APURTU ARTE
3. ZABORTEGIAK
Niretzat ere pozoia dago sendatzeko
Niretzat ere izotza dago berotzeko
Niretzat ere gezur bat dago sinisteko
guzti hori eta askoz gehiago niretzako.
Niretzat ere amu bat dago irensteko
Niretzat ere polizia bat dago jipoitzeko
Niretzat bidai bat dago ez itzultzeko
guzti hori eta askoz gehiago niretzako.
Niretzako, zuretzako, guretzako, denontzako.
Guzti hori eta askoz gehiago,
zabortegiak denontzako.
Niretzako, zuretzako, guretzako, denontzako.
4.
BIRAKARI
Ezin dut denbora gelditu.
Orekak desorekatzen nau.
Bide zuzena ez da beti motzena.
Jainkoa hil dut, deabrua hil dut.
Zazpi koloreko hezurdura
kontzentrazio gunea zeharkatzen,
eta ni espiralaren erdian
dena biraka dago.
Odola berotzen da
eta infernuko ateak
niretzat bakarrik ireki dira.
Kaosan nago
Kaosa hona iritsi baino lehen
kaosan murgilduta nengoen.
Etengabeko mugimenduan
aurkitzen dut nik lasaitasuna.
Negua beti luzeegia da.
Etengabean kaosan bilatuz
zeruko ateak zarratzen ditut.
Eta okertzen naiz.
Eta apurtzen naiz.
Lotsagabe, zerua dut iraintzen,
irri ero bat berriz jantzi dut
Kaosantzako egina nago
5. ZEBRA (RNRHJBD)
Zakur goitikada
diskoen gainean.
Rock'n'rollak suntsitzen jarraitu dezala.
Ikaragarri bilakatu
ikaratuta egon ordez.
bezatu zaitzaten
ez ezazu bide eman.
Rock'n'rollak hiltzen jarraitu behar du
Ez dut herio modu hau
zuen edozein bizimodugatik aldatzen.
Ez dut bizimodu hau
zuen edozein herio modugatik aldatzen.
Aladurarik gabe kargadorea hustuz
mundura lotzen nauen hil-hestea mozten dut,
eztarria odol zaporezkoa dut.
Rock'n'rollak hiltzen jarraitu behar du
Gorroto sorkuntza okatu
zentsuratzailea izorratuz
errauslea erraustea
sortze ekintza bat da.
ikuskizunen zerua
erasoan har dezagun
errausketaren premia
sortze premia da.
Rock'n'rollak hiltzen eta izorratzen jarraitu behar du.
6. LEHERKETA
Amaiera dator, baina prest al zaude?
une hau ez da errepikatuko
Nirekin ba al zatoz?
zeru iluneko izar iheskorrean nago.
Ametsean nago, baina zu non zaude?
Nire ilargia bukatzen dago.
Presa eman beharko,
ez bainago prest bizitza osoa itxoiteko
Oraintxe bidegurutze batean nagolako, atzean
norabide bat aukeratu behar dudalako, aurrean
bizitza sasikumeetaz beterik dagoelako.
Adikzioak, ametsak eta gogoak.
Amaiera dator, baina prest al zaude?
une hau ez da errepikatuko
Nirekin ba al zatoz?
zeru iluneko izar iheskorrean nago.
Heriotza dator baina gu prest gaude
hemendik alde egiteko
Nirekin ba ahal zatoz?
denbora gutxiegi geratzen da biontzako.
Bonbak zerutik erortzen dira eta gu zuhaitzaren azpian
Zuhaitzak zerutik erori dira eta gu bonbaren gainean,
lehertuko gera, mila zatitan, biok lehertuko gera.
|